XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bakarka ibilita baino askoz handiagoa zen.

Horrek nekazaritzan aldaketa koantitatibo garrantzitsua ekarri zuen, lurralde batean lagun gehiago bizitzeko aukera ematen zuelako.

Guzti honek, azkenik, gizartearen antolaketari ere errotiko aldaketa eragin zion.

Hasieran zibilizazio hau ur ugariko ibaien ibarretan ager zitekeen; bertan ubide naturalen bitartez soroak ureztatzea oso erraza bait zen.

Gero, eraikuntza hidrauliko zailagoak eginda, putzuak ireki, urtegiak eraiki eta goiko ubideetara ura jasotzeko bitartekoak ipini zituzten.

Hala ere, Burdin Arorarte zibilizazio horiek alubioi-ibarretara mugaturik zeuden.

Horregatik, oso toki berezietan agertu ziren, hots, esandako baldintzak betetzen zituzten lekuetan.

Mesopotamia, Egipto, Indus ibaiaren ibarrak eta zenbait mende geroago Ibai Horiaren eta Yangtze ibaiaren ibarrak dira gaur egun dakigunez zibilizazio horien guneak.

Izena dela eta zibilizazioa hirian (lat. civitas) sortu zela inork pentsa badezake ere, egia alderantzizkoa da; hiria zibilizazioaren ondorio baino ez da.

Hiriaren eta herrixkaren arteko desberdintasuna hau da: herrixkako biztanle gehienak elikagaiez, hots, nekazaritzaz, arduratzen diren bitartean, hirietakoak ez.

Beraz, hiria sortzeko nekazaritzak maila batetik gorakoa izan behar du.

Horregatik, zuzenean elikagaiez arduratzen ez ziren hiriko biztanleentzat soberakinak egongo ziren.

Nekazal teknika honek erakunde zentralizatuaren premia zegoela esan nahi du.

Hiria tenplu baten inguruan eraikitzen zen; (...).